Zer da?

Un colegio en una tienda de campaña. Un proyecto de ALBOAN

Behartuta lekuz aldatutako milioika pertsonek bizi duten drama humanitarioa ezagutarazteko eta herritarren artean haien egoera hezkuntzaren bidez leuntzen saiatzeko laguntza biltzearren, ALBOANek “Eskola kanpin-denda batean” kanpainari ekin dio.

Nortzuk gara?

Egoera horren aurrean, ALBOANek, Jesusen Lagundiaren Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako GKEak, Afrikako eta Hegoamerikako hainbat tokitan dihardu Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin (JRS) lankidetzan, iheslari eta lekualdatuen artean kalitatezko hezkuntza sustatzen. 

Non?

□    Ruandan: Lehen eta bigarren hezkuntzari eta hezkuntza ez-formalari laguntzen diogu kongoar errefuxiatuen kanpamentuetan, eta 11.000 pertsonari ematen diegu zerbitzua.

□    Kongoko Errepublika Demokratikoan: Lekuz aldatutako emakume helduen bigarren hezkuntzari eta alfabetizazioari laguntzen diogu. Ia 17.000 lagun dira onuradunak.

□    Txaden: Herrialde barruko lekualdatuen eskola aurreko hezkuntzari eta lehen hezkuntzari laguntzen diogu. 60.000 lagunek hartzen dute parte hezkuntza-zerbitzuetan.

□    Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan: Adingabeen eta helduen bakerako hezkuntzari laguntzen diogu eskola ibiltarien bitartez. 2.200 lekualdatu eta iheslariri eragiten diegu.

□    Afrikako Adarrean (Kenyan eta Etiopian) oraintsu izan diren hondamendi humanitarioetan, non Somaliatik iritsitako errefuxiatuei babesa eman zaien, bai eta Haitiko errefuxiatuekin ere, kanpamentuetako hezkuntza-zerbitzuei lagundu die ALBOANek.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: