Ihesa..

Ihesa… bizia salbatzeko 

Egunero-egunero pertsona askok alde egin behar izaten du beren etxetik, beren herritik eta beren herrialdetik.

Pertsona horien erdiak Afrikan daude, eta haien erdia ia, ume eta 18 urtetik beherako nerabeak dira. Adingabe horiek arrisku handia dute sexu-esplotazioa, pertsonen salerosketa, esklabutza, bortxazko lana edo hezkuntzarako sarbiderik eza jasateko. 

Ihes horren arrazoia, gehienetan, haien jatorri etnikoa, haien erlijio-sinesmenak nahiz ideia politikoak edota gerra eta indarkeria izaten dira. Bestetan, haiek eta beren familiek muturreko pobrezia egoera bizi dutelako egiten dute ihes, eta toki horretan bizirik irauterik ez dutelako. Inoiz herri osoek ere egin behar izan dute ihes bizia salbatzeko. 

Munduan 12 milioi errefuxiatu eta asilo-eskatzaile daudela uste da, beren herrialdeetatik ihes egin behar izan dutenak. Horiez gain, badira behartuta lekualdatutako beste 50 bat milioi lagun, muga igaro ez badute ere beren etxea edo herria utzi behar izan dutenak. 

HEZKUNTZA JASOTZEKO ESKUBIDEA ERREFUXIATU-KANPAMENTU BATEAN

Pertsonak bizileku berrira iristen direnean, kanpamentu edo mugatutako esparruetan biltzen dituzte epe jakinik gabe. Inoiz hainbat hamarkadaz luzatu izan da egonaldia. Segurtasunik eta egonkortasunik gabeko bizitza korapilatsua aurkitzen dute han, lantzeko lurrik gabe eta ez osasun-, ez elikatze-, ez etxebizitza-, ez hezkuntza-eskubiderik gabe.

Ia erdia 18 urte baino gazteagoak direnez, funtsezkoa da hezkuntza-zerbitzuak abian ipintzea. Adingabeen eta haien familien bizitza normalizatzen laguntzen dute, etorkizunean irekiko zaizkien aukerak hobetzen dituzte eta lekuz aldatu izanak eta errefuxiatuta bizitzeak eragiten dien kolpe psikologikoa leuntzeko aukera ere ematen diete.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: